Ane Zelaia (Bizikoopon): “Jabetza kolektiboarekin espekulaziorako aukera mozten da”
Gasteizko Alde Zaharrean etxebizitza proiektu berri bat sortu da, Bizikoopon. Etxebizitza kooperatiba bat izango da, elkarbizitzarako espazioak eta etxebizitza unitate txikiekin. Horrela, bizitza komunitarioa sustatu nahi dute.
Ane Zelaia izan dugu Hizpidean, proiektua sakonago ezagutzeko. Bizikoopon kooperatibaz, beste eredu batzuei buruz, jabetza kolektiboaz eta beste hainbat konturen inguruan hitz egin dugu.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ane Zelaia (Bizikoopon): "Jabetza kolektiboarekin espekulaziorako aukera mozten da"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!