Ane Mendiguren (Itaia): “Egungo testuinguru kapitalistan emakumeon azpirakuntza interes horien arabera artikulatzen da”
Azaroaren 25era begira ekimenak antolatu dituzte Itaiatik. Ostiralean hitzaldia antolatu dute Gasteizen.
Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialista ere Azaroaren 25ari begira jarri da, eta ekimen ezberdinak antolatu dituzte Indarkeria Matxistaren aurkako egunaren harira. Itaiako Ane Mendiguren izan dugu Hizpidean eta berak azaldu digu, lehenik, aurtengorako hautatutako leloa: Kultura progresista: emakumeon ahalduntzea ala indarkeriaren normalizazioa?
Indarkeria matxistaren gaurkotasunaz ere hitz egin dugu, egungo testuinguruan hartzen dituen forma berriez hizketan, eta horri aurre egiteko planteatzen duten proposamen politikoaren nondik norako batzuk eman dizkigu, iraultza proletarioaren eta kultura berri baten erakuntzaren bidetik.
Azkenik ostiral honetan 18.30etan Gasteizko Zentro Sozialistan hitzaldia egingo dute Itaiako kideek, eta Azaroaren 25erako mobilizazioa deitu dute, ordu berean, Andra Mari Zuriaren plazatik abiatuta.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ane Mendiguren (Itaia): "Egungo testuinguru kapitalistan emakumeon azpirakuntza interes horien arabera artikulatzen da"00:12:48
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!