Ane Irazabal: “Mugak lehenago edo beranduago irekiko dituztelaren esperantza mantentzen dute errefuxiatuek”
2016a urte bereziki gogorra izan zen Europarako bidean dauden errefuxiatuentzako: haietako asko bidean gelditu ziren, beste askok ezin izan dute Greziako muga oraindik zeharkatu eta beste asko ere bide erdian daude. Egun hauetako hotzarekin, pertsona hauen egoera gero eta larriagoa da eta haietako askoren bizipenak gertutik jarraitzen dago Ane Irazabal kazetaria.
Errefuxiatuen artean “klase ezberdinak” daudela adierazi du Irazabalek, Grezian bezala, Pakistangoak eta Afganistangoak izanda egoera larrienean daudela. Hotza dela eta, egoera gero eta jasanezinagoa da. Hala ere, errefuxiatuek esperantza galdu ez dutela uste du kazetariak.
-
Hizpidea: Ane Irazabal: "Mugak lehenago edo beranduago irekiko dituztelaren esperantza mantentzen dute errefuxiatuek"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!