Ane eta Aroa (Itaia): “Emakume langilearen askapen prozesua modu integralean gauzatzeko baldintzak garatzea da gure helburua, eta soilik botere burgesa gaindituta lortu daiteke”
Emakume Langileen Sarea Antolakunde bilakatu dute, eta aurkezpenak egiten ari dira Euskal Herrian.
Orain arte lan ideologikoa egin dute, prozesuan aurretiazko lan teorikoa garatzeko beharra zegoelako, baina orain Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialista aurkeztu dute, beste pauso bat emanez emakume langileen antolakuntzan.
Itaiako kide diren Ane eta Aroa izan ditugu Hizpidean, eta hainbat konturi buruz hitz egin dugu. Itaiaren helburuak, emakumeen zapalkuntzaren funtzioak, testuinguruaren analisia, antolakunde bilakatzeko erabakia, eta beste hainbat kontu.
Gasteizen aurkezpena egingo dute, ostiralean 18.30etan Baratza aretoan, gonbidapena ere luzatu digute saioan.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ane eta Aroa (Itaia): "Emakume langilearen askapen prozesua modu integralean gauzatzeko baldintzak garatzea da gure helburua, eta soilik botere burgesa gaindituta lortu daiteke"00:17:38
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!