Ane Escondrillas (LABeko kidea): “Etxeko langileen egoera Euskal Herrian oso latza da.”
"Hitzarmen kolektibo baten bitartez enplegatzaileei mugak jarri eta etxeko langileei duintasuna ematea da helburua."
LAB sindikatuak, duela hiru urte etxeko langileen sail sindikala osatu ondoren, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa mailako etxeko langileen lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazio mahaia irekitzeko eskaria erregistratu du berriki Lan Harremanen Kontseiluan.
Etxeko langileen egoeraz eta hitzarmen kolektibo honekin bilatzen dituzten helburuetaz mintzatu gara Ane Escondrillas LAB sindikatuko kidearekin.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ane Escondrillas (LABeko kidea): "Etxeko langileen egoera Euskal Herrian oso latza da."00:11:03
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!