Andrea (AZET): “Guri berdin zaigu izatea Madrilgo nazi batzuk edo munipa abertzale bat, argi dago helburu bera daukatela, jabetza pribatua babestea”
Arrakala espazioa desalojatu dute gaur goizean Bilboko Udaltzainek.
Bilboko Alde Zaharreko AZET Etxebizitza Sindikatuak etxe kaleratze batzuen mehatxua aipatu zuen aste honetarako. Gainera, Desokupa “enpresak” jakinarazi zuen hilaren 12an Bilbon kaleratze bat burutuko zutela. Guzti honetaz hitz egiteko geldituta geunden Andrea AZETeko kidearekin, baina zoritxarrez azken orduko albiste batekin hasi behar izan dugu elkarrizketa. Gaur goizeko 4.30etan Bilboko Udaltzaingoak Arrakala espazioa desalojatu du, AZETeko kideek duela hilabete eskas okupatutako etxebizitza.
Kaleratze honetaz, beste mehatxuez, krisiaz, AZETen ibilbideaz eta Desokupa enpresaz hitz egin dugu, besteak beste. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Andrea (AZET): "Guri berdin zaigu izatea Madrilgo nazi batzuk edo munipa abertzale bat, argi dago helburu bera daukatela, jabetza pribatua babestea"00:26:19
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!