Andoni Olariaga: “Hegemonia da apolitikotzat jotzen diren kontzeptuak ideia partikular bati lotzea”
Andoni Olariaga pentsalariak Zebrabidean hitz egin du “hegemonia” kontzeptuari buruz. 2012 urtean zehar maiz erabilitako hitza izan da, sarri modu desegokian. Izan ere, Olariagak azaldu duenez, hegemoniak ez du zerikusirik parlamentu baten egon daitekeen gehiengoarekin baizik eta apolitikotzat, natural edo normaltzat jotzen diren kontzeptuak esanahi partikular batekin betetzearekin. Zebrabideari eskainitako solasean hainbat adibide jarri ditu, bakea eta justizia esaterako. Edota, esaterako: Euskal Herria kontzeptua maiz esanahi politikoz bustita ikusten du gizarteak, eta Espainia, aldiz, berezkoa subjektibotasunik gabea hauteman ohi da. Hori da operazio hegemoniko bat. Hala, Espainiako hedabideek sortu dituzten kontzeptu hegemonikoak, faltsuki apolitiko jotzen direnak, azalean utzi ditu Olariagak. Gaiari buruz LapikoKritikoan ere idatzi du Olariagak.
Euskal Herritik hegemonia politikoa eskuratu ahal izateko zaindu beharreko urratsak ere adierazi ditu Zebrabidean izandako solasean. Besteak beste, euskarari eta “euskal” kulturari aplika dakioke gudu hau. Gomendatzen du “euskal” laguntzailea gutxiago erabiltzea, “euskal” oro normala izan dadin, alegia, naturala izan dadin hizkuntza edo kulturaz hitz egitean euskal kulturaz ari garela ez espainolaz.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!