ANC Euskal Herria: “Kataluniako gizartea zaildu egin da eta tinkotasun handia dago”
Katalunian azken hilabeteotan izandako gertakariak aztertu ditugu Begotxu Olaizola Assemblea Nacional Catalanaren Euskal Herriko koordinatzailearekin. Datorren ostiralean egingo dute Jordi Sanchez JxCat-eko hautagaiaren inbestidura saioa, baina ANCk argi esan du Puigdemont dela euren apustua, horrek prozesua nazioartekotzeko aukera emango lukeelako. Puigdemonten beraren egoera, Espainiaren bortizkeria eta Kataluniako zein Euskal Herriko gizarteen erreakzioak izan ditu hizpide, baita CDRen kriminalizazioa ere.
-
Hizpidea: ANC Euskal Herria: "Kataluniako gizartea zaildu egin da eta tinkotasun handia dago"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!