Analisi Politikoa | Etxegabeen egoera Bilbon. Pobreen aurkako gerra
Andrea Bartoloren analisia, Bilboko udalaren jarreraz eta pobreen aurkako ideologiaz.
Gaurkoan Bilboko Atxuri auzoko gertakari batzuekin abiatu du Andrea Bartolok bere kolaborazioa. Atxuriko etxegabeen aurka jazarpen kanpaina bortitza abiatu du Udalak poliziaren bitartez. Lo egiteko erabiltzen zituzten espazioak hesitu, lotan dauden plazetatik bota eta mehatxatu, etxegabeen egoera are gehiago larriagotzea izan da Udalaren irtenbidea.
Gertakari hauetatik abiatuta, pobreen aurkako gerraz eta horren atzean dagoen ideologiaz aritu zaigu Andrea, hau ez baita adibide bakarra, eta ikuspegi zehatz bati erantzuten dio. Analisi sakona egin digu, hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!