Analisi Politikoa | Etxebizitzari buruzko lege berrien analisia. Miseriaren kudeaketa VS. Klase borroka
Andrea Bartoloren kolaborazioa.
Gaurkoan etxebizitzaren neurrien analisia ekarri digu Andrea Bartolok. Gazteentzako bonuak eta 2022-2025 Etxebizitza Plana aztertu ditu alde batetik, eta Etxebizitzaren Eskubiderako Legea bestetik. Neurriak aztertu eta horien atzetik dagoen filosofia azaleratu du Bartolok.
Alokairuen prezioaren mugak, horren atzean dauden iruzurrerako aukerak, jabe handien eta txikien egoera, hainbat erpin ditu gaiak eta kontu ezberdinen inguruan aritu gara. Bestalde, etxebizitzaren aldeko borrokan Katalunian atxilotutako kideei aipamena egin die Bartolok, eta haien auzia azaldu digu.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Analisi Politikoa | Etxebizitzari buruzko lege berrien analisia. Miseriaren kudeaketa VS. Klase borroka00:24:17
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!