Anaiz Funosas (Bakebidea): “Armagabetze prozesuak ateak ireki behar dizkio preso eta iheslarien etxeratzeari”
Ostiral arratsalde parteko albisteak, Euskal Herriko eta nazioarteko herrialdeen egunerokotasuna baldintzatu zuen. Apirilaren 8an, ETA erakundearen armagabetzea beteta egongo zela jakin genuen. Larunbatean, aldiz, armagabetzearen inguruko foroa burutu zuten Miarritzen. Antolakuntzan, Bakebidea eta Bakebideako kide den Anaiz Funosasekin hitz egin dugu HIZPIDEA magazinean.
Apirilaren 8ko egunarekin baikor agertu da Funosas, izan ere, asteburuko foroak utzitako ondorioen artean, gizarteak duen inplikazioa seinalatu du. Apirilaren 8tik aurrera, hala ere, lanean jarraituko dute Bakebideatik, besteak beste, euskal preso eta iheslarien etxeratzea bultzatzeko eta biktima guztien errekonozimendua lortzeko.
-
Hizpidea: Anaiz Funosas (Bakebidea): "Armagabetze prozesuak ateak ireki behar dizkio preso eta iheslarien etxeratzeari"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!