Amets Martínez de Heredita (Sare Gasteiz): “Jendartearen aktibazioarekin amaituko dugu dispertsioarekin; 17an Gasteizn, 14an Bilbon”
Sare Herritarra urtarrilaren 14an euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideak Bilbon aldarrikatuko dituen mobilizaziorako burubelarri dago. Atxikimenduak, agerraldiak, herrietako ekimen ezberdinak … Kontestu honetan, abenduaren 17an, larunbatean, “Salaketa eguna” antolatu du Sare Gasteizek hiriburuko Plaza Berrian; bazkide egiteko aukera, photocall-a, kultur arloko ikuskizunak eta mosaiko erraldoia egingo dute. Urtarrileko mobilizaziorako beroketa Gasteizko egun potenteena izango da larunbatekoa.
Gainera, egunerokotasuna ere izan dugu hizpide Amets Martínez de Hereditarekin; besteak beste, Ibon Fernández Iradik espetxean jarraitzea “oso larritzat” jo du Sare herritarrak. Gainera, azaro amaieran ospatutako BiziKidetzen jardunaldien oso balorazio posiboa egin du Martínez de Hereditak.
Salaketa egunaren egitaraua osorik:
-
Hizpidea: Amets Martínez de Heredita (Sare Gasteiz): "Jendartearen aktibazioarekin amaituko dugu dispertsioarekin; 17an Gasteizn, 14an Bilbon"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!