Amets Arzallus (Altsasu. Gau hura): “Elkartasun sare erraldoi eta transbertsal hori gabe ez dago ulertzerik kasu honen bilakaera”
Diru bilketa kanpaina abiatu dute "Altsasu (Gau hura)" dokumentala amaitzen laguntzeko.
Amets Arzallus bertsolari eta kazetariak eta Marc Parramon dokumentalgileak lau urte daramatzate Altsasuko auziaren nondik norakoak pausoz pauso jarraituz. “Altsasu (Gau hura)” izeneko dokumentala osatzen aritu dira, eta azken txanpan daude orain, edizio eta muntaketa lanetan.
Amets Arzallusekin hitz egin dugu gaur Hizpidean, eta berak kontatu digu nolakoa izan den dokumentala burutzeko prozesua, ze jarraipen egin dioten auziari, eta prozesuaren irakurketa eskaini digu. Bestalde, diru bilketa kanpaina bat jarri zuten martxan astelehenean, halako ikus-entzunezko proiektu batek dituen beharrak asetu ahal izateko. Verkami crowfunding plataformaren bidez abiatu dute diru bilketa, hemen ikusi dezakezue eta proiektua lagundu.
Ametsekin egindako elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Amets Arzallus (Altsasu. Gau hura): "Elkartasun sare erraldoi eta transbertsal hori gabe ez dago ulertzerik kasu honen bilakaera"00:20:35
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!