Amelia Barquin (Alde Zaharreko auzokidea): “Santo Domingo kalea usteltzen utzi dute: erakundeei ez zaizkie komeni bertako biztanleak”
Amelia Barquin Alde Zaharreko auzokidearekin hitz egin du Araba Hizpidek, Santo Domingo kalean azken egunetan gertatzen ari denari buruz: 13 familiak euren etxeak utzi behar izan dituzte, etxebizitzek egiturazko arazoak zituztelako. Horri gehitu behar zaio Udalak kale horrekiko izan duen utzikeria, atzo bertan auzokideek prentsa-agerraldian salatu zutena: dinamika bat abiatuko dute “Santo Domingo bizirik!” lelopean. Elkarretaratzea deitu dute larunbaterako, hilak 11, Santo Domingo kaleko 40.ean, eguerdiko 13:30ean.
-
Hizpidea: Amelia Barquin (Alde Zaharreko auzokidea): "Santo Domingo kalea usteltzen utzi dute: erakundeei ez zaizkie komeni bertako biztanleak"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!