Amaia Kerexeta (Oihaneder Euskararen Etxea): “Beharrezkoa zen euskararen normalizazioan eragiteko kulturgune bat”
Oihanederren 8 urteko ibilbideari amaiera emateko ekimen ezberdinak antolatu dituzte egun hauetan.
2014tik dago martxan Montehermoso jauregian Oihaneder Euskararen Etxea. Ibilbide oparoa eta gero, ateak itxiko ditu ekainaren 30ean, baina ate berri bat zabalduta, Gasteizko Kafe Antzokia.
Amaia Kerexeta Lazarraga Kultur Elkarteko kidea da, Kafe Antzokiaren proiektuaren atzean egon den taldekoa, eta Oihanederreko Komunikazio arduradun gisa jardun du azken urteetan. Berarekin hitz egin dugu Hizpidean, 8 urte hauetako ibilbideaz, jarritako helburuez eta urteotan lortu denaz eta Oihanederrek Gasteizen bete izan duen funtzioaz. Gasteizko Kafe Antzokiaz ere aritu gara, datorren urte hasierarako espero dena, eta Arabako euskararen egoera ere aztertu dugu.
Itxiera moduan, gaur eta bihar, astearte eta ostegunean, bi dokumentalen emanaldia izango dute 19.00etan Oihanederren, eta ostegunean, 30, Falerinan Liher eta Lukiek taldeen kontzertuak.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Amaia Kerexeta (Oihaneder Euskararen Etxea): "Beharrezkoa zen euskararen normalizazioan eragiteko kulturgune bat"00:18:00
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!