Amaia Gabilondo (Garaion): “Esango dizkidazu 5 emakume sortzaile arabarren izenak bapatean? Edonori kostatzen zaigu, tamalez”
"Emakume Sortzaileak Plazara" ekimena aurkeztu digute.
Arabar emakume sortzaileen inguruan daukagun ezagutza falta konpondu asmoz, ziklo berri bat abiatu dute GaraiOn espazioan. “Emakume Sortzaileak Plazara” izena jarri diote ekimenari, aurreko asteburuan hasi ziren, eta urri osoan zehar egongo da martxan, eta azaroaren 19an amaituko da beste ekitaldi batekin.
GaraiOneko Amaia Gabilondorekin hitz egin dugu, eta berak azpimarratu digu emakume sortzaileen egoerak daukan hauspotze beharra, eta behar horretatik abiatu dutela ekimen hau. Egitarau oparoa antolatu dute, eta bertan ikusi ahal izango ditugun sortzaile guztiak aurkeztu dizkigu. Garaion.eus web orrian aurkitu dezakezue informazio guztia eta sarrerak lortzeko modua.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Amaia Gabilondo (Garaion): "Esango dizkidazu 5 emakume sortzaile arabarren izenak bapatean? Edonori kostatzen zaigu, tamalez"00:10:50
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!