Altan Bernedoko langileek manifestazioa egingo dute larunbatean, hitzarmen duin baten alde
Lanuzteak eta mobilizazioak egin dituzte azken hilabeteetan, eta greba mugagabea abiatu zuten azaroaren 29an.
Altan Bernedoko (lehen Biomendi) ordezkari sindikalak 2019tik ari dira enpresa-hitzarmena negoziatzen. Enpresak «jarrera zurruna» erakutsi du hasieratik eta lan-baldintzak okertzen dituen neurriak hartu ditu, langileek azaldu dutenez. Izan ere, Kimikako Hitzarmen Estatala ezarri nahi du zuzendaritzak eta horrela, sindikatuen arabera, “hiru egun gehiago lan egitea nahi dute, gaixotu arren lanera joatea nahi dute, eta soldata igoera produkzioari lotuta nahi dute”.
Horren aurrean, lan-hitzarmen propio eta duina eskatzen dute langileek, KPIaren araberako soldata igoera bermatuko duena eta egungo lan-baldintzak mantenduko dituena.
Helburu horrekin, Altan Bernedoko enpresa batzordeak (ELA eta LAB sindikatuek dute ordezkaritza) greba egunak deitu zituen azaroaren 4, 9 eta 11an. Hainbat mobilizazio eta protesta ere egin dituzte joan den hilean, eta greba mugagabeari ekin zioten azaroaren 29an. Gaur dute hemeritzagarren greba eguna, eta jarraipen zabala izan du orain arte, enpresa batzordearen arabera.
Larunbatean, abenduak 18, manifestazioa egingo dute Gasteizen, Andra Mari Zuriaren plazan hasita 12:30etan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!