Etxebizitzen alokairu prezioek igoera nabarmena izan dute 2017an Gasteizen
Metro karratu bakoitzeko ia euro bat gehiago ordaindu behar izan da Gasteizen 2017an aurreko urtearekin alderatuta. Hego Euskal Herriko hiriburuekin alderatuta, Donostia da garestiena eta Iruñea merkeena.
Idealista.com atariak eta argia.eus-ek argitaratutako datuei erreparatuz gero, hiriburuetan alokairuek izan duten igoera oso nabarmena egon da Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean.
Gasteizko alokairuen eboluzioari erreparatuz gero, 2012-2013 urteetako antzeko prezioak dituzte Gasteizko etxeek. Egun, Gasteizen, 8,8€ ordaintzen dira metro karratu bakoitzeko, batez beste. 2014an eta 2015ean, adibidez, metro karratua ez zen 8€-tara iristen.
Hala ere, azken urteetako Gasteizko prezio altuena 2017ko hasieran eman zen: 9€ baino gehiago metro karratuko bakoitzeko.
Gainontzeko hiriburuekin alderatuta, Gasteizko etxebizitzen alokairuak Iruñean baino garestiagoak dira, baina Bilbon eta Donostian baino askoz merkeagoak. Donostian etxebizitza alokatzen duen pertsona baten gasteiztar batek baino 477€ gehiago ordaintzen ditu hilero, adibidez.
Eboluzio hau zeozer puntuala izan daiteke, edo ez. 2018. urteko hasieran ikusi beharko da etxebizitzen alokairuak gorako tendentzia mantendu duen edo ez Arabako hiriburuan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!