Alfredo Remirez: “Presoen alde edo egia bakarraren aurka egiten dugunon kontrako herra berezia dute”
Alfredo Remirez amurrioarrari urtebeteko kartzela-zigorra ezarri diote euskal preso baten kartoizko panpin bat ateratzeagatik. Sare sozialetan @erreharria izenez ezaguna, zigor horrek eragindako sentimenduez eta adierazpen askatasunaz hitz egin digu Alfredok Araba Hizpide magazinean.
Ostiralean mobilizazioak izango dira epai horren aurka protesta egiteko: 20:00etan Amurrion bertan eta 20:30ean bizitoi duen Bilbo Zaharrean.
-
Hizpidea: Alfredo Remirez: "Presoen alde edo egia bakarraren aurka egiten dugunon kontrako herra berezia dute"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!