Alfonso Olabarrieta: “Esne banatzaileek ez digute behar dugun prezioa ordaintzen, irabazi margenik gabe lan egitera kondenatuta gaude”
Esne ekoizleen egoera ezagutu dugu Arrankudiagako ekoizlea den Alfonsorekin.
Lehenago erraza ez bazen ere, are gehiago zailtzen ari da esne ekoizleen egoera Euskal Herrian. Erregaien eta bestelako baliabideen prezioa igo izanak, eta esnearen salneurria merke mantendu izanak ez die ekoizleei irabaziak ateratzeko aukerarik ematen, eta askotan galtzen ateratzen omen dira lan eskerga egin eta gero. Kontsumitzaileek ordaintzen duten kopurutik ekoizleei heltzen zaienera ere badago aldea, eta banatzaile handiek estu lotuta dituzte hainbat ekoizle.
Egoera gertuagotik ezagutzeko Alfonso Olabarrieta esne ekoizlearekin aritu gara hizketan. Kaikurentzako egiten du lan Arrankudiagan dituen behiekin. Olabarrietak berak azaldu dizkigu zein den esne ekoizleek bizi dituzten zailtasunak, arazoaren jatorriak non dauden eta konponbideak nondik etorri daitezkeen.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Alfonso Olabarrieta: "Esne banatzaileek ez digute behar dugun prezioa ordaintzen, irabazi margenik gabe lan egitera kondenatuta gaude"00:20:52
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!