Alejo Moreno euskal errefuxiatu ohia Gasteizera itzuli da
Ekainaren 15eko goizean, Arturo Villanueva errefuxiatu ohiarekin batera, Madrilgo Audientzia Nazionalean aurkeztu da Alejo Moreno gasteiztarra. Bertan aurkeztu ostean, aske geratu dira biak.
13 urte urte eman dituzte erbestean Morenok eta Villanuevak, gazte mugimenduaren aurkako eraso polizial eta judizial batetik ihes egin ostean. Orain dela lau urte, 2013ko ekainaren 15ean, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak konponbide bide orria aurkeztu zuen. Ordutik, hamarnaka iheslarik sorterrirako bidea hartu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!