Aldarriz jantzi dira Arabako paretak Langileon Nazioarteko Egunean
Maiatzak 1aren bezperan Euskal Herriko kaleak koloreztatzeko deia luzatu zuen gazte talde batek. Gaur margoketak azaldu dira Arabako hainbat tokitan, "krisia kapitalak ordaindu dezala" aldarrikatuz.
“Gazteok lehen lerrora”, hori izan da Arabako hainbat hormetan gaur goizean irakur zitekeen mezua. Herritar talde batek zabaldutako mezuarekin bat egin eta Euskal Herriko kaleak pintaketekin esantu dira gaur, Langileon Nazioarteko Egunean.
Arabako hainbat tokitan ere azaldu dira margoketak, Gasteizen, Laudion edota Amurrion esaterako. Krisi ekonomikoaren atarian mezu argi bat utzi nahi izan du herritar talde honek, krisi hau ez duela ez gazteriak ez langileriak ordainduko, «kapitalak ordaindu dezala» azpimarratu dute.
COVID-19ak sortutako egoerak guztiz baldintzatu ditu maiatzaren 1eko planteamenduak, baina egoera irauli eta «kaleak berreskuratzeko unea dela» azpimarratu dute ekimenaren sustatzaileek: «Bada garaia kalera bueltatzeko, nahiz eta ez garen inoiz joan, hemen jarraitzen dugulako, has gaitezen mundu berri baten lehen lerroak idazten».
Argazki galeria
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!