Alaitz Berriozabalgoitia (Suargi Elkartea): “Kurdistango emakume zibilen borroka oso ezezaguna da”
Gaur hasiko da Rojavako emakumeak dinamika Zabalganako Gizarte Etxean.
Gaur, otsailak 18, hasiko da Rojavako Emakumeak dinamika Zabalganako Gizarte Etxean. Honen inguruan hitz egiteko, Suargi Elkarteko kidea den Alaitz Berriozabalgoitia izan dugu Hizpidean.
Alde batetik, Suargi elkartearen “Iraultzaren haziak” erakusketa ikusgai egongo dela azaldu digu eta bestetik, otsailaren 20ean, datorren ostegunean, “Iraultzaren haziak” dokumentalaren emanaldia egongo dela, solasaldiaz jarraiturik.
Rojavako emakumeen egoeraz mintzatu gara, emakume zibilen borrokaren garrantzia azpimarratuz.
Elkarrizketa guztia hemen entzungai:
-
Hizpidea: Alaitz Berriozabalgoitia (Suargi Elkartea): "Kurdistango emakume zibilen borroka oso ezezaguna da"00:09:56
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!