Alaitz Aramendi preso politikoa Zaballako espetxera mugituko dute
Espetxe Erakundeek jakinarazi dute 9 euskal preso politiko hurbilduko dituztela Euskal Herrira eta horien artean dago Alaitz Aramendi orozkoarra. through Aiaraldea.eus
Avilako espetxetik Zaballara eramango dute Alaitz Aramendi. / Aramendi Jaunarena familia. Aiaraldea Gaur
Oharra zabaldu dute gaur Espetxe Erakundeek, 9 euskal preso politiko Euskal Herrira hurbilduko baitituzte. Alaitz Aramendi Jaunarena dago zerrenda horretan. Avilako presondegitik Zaballara (Araba) aldatuko dutela iragarri du Gobernuak.
Orozkoarrak ia 13 urteko zigorra bete zuen Estatu Frantziarrean ETAko kidea izateagatik eta kartzela espainiarretan sartu zuten aurtengo lehen egunetan, 535 urteko zigorra ezarri ziolako Auzitegi Nazionalak ekintza batean parte hartzeagatik Madrilen.
Espetxe erakundeek adierazi dute Idazkaritza Nagusiak onartu duela aldaketa, Aramendik espetxe legedia onartzen duelako, indarkeriari uko egin diolako eta biktimak errespetatzen dituelako. Halaber, erakundeek zabaldu dute presoak bere zigorraren 3/4ak beteko dituela 2049an.
Senideen poztasuna
Aiaraldea Komunkabidea harremanetan jarri da Alaitz Aramendiren familiarekin eta honek azaldu du poztekoa dela albistea. Hala ere, erantsi dute urrats gehiago eman behar direla espetxe politika malgutzeko: “Bidaien arriskua kenduko dugu, baina bestelako neurriak malgutu behar dira. Adibidez, ez dauka zentzurik 10 lagunek baino ez izatea aukera Alaitz bisitatzeko 6 hilabetetan. Estatu Frantsesean zerrendako lagun guztiek dute aukera”.
8 preso gehiago
Esan bezala, Alaitz Aramendi ez da kartzela aldaketa izango duen preso bakarra. Andoni Goikoetxea El Duesotik (Kantabria) Martutenera eramango dute, Ibai Beobide Burgosetik Basaurira, Joanes Larretxea Asturiasetik Martutenera, Unai Bilbao Darocatik (Aragoi) Zaballara, Joseba Borde Gaztelumendi El Duesotik Basaurira, Igor Portu Darocatik Iruñeara, Jesus Maria Gomez Ezkerro Asturiasetik Iruñeara eta Jon Crespo El Duesotik Basaurira.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!