Alaitz Amundarain (Mugak Zabalduz Karabana): “Kanariak, ez kartzela ezta hilobi ere”
Kanarietako errefuxiatuen egoera bertatik bertara ezagutu du Amundarainek.
Mugak Zabalduz Karabanak, Ongi Etorri Errefuxiatuak Arabarekin eta espainiar estatuko beste eragile batzuekin batera, Kanarietara egin du bidaia uda honetan, bertako migrazioaren egoera ezagutu eta salatzeko asmoz. Aurtengo lelo nagusia “Kanariak, ez kartzela ezta hilobi ere” izan da, eta tamalez oso ondo azaltzen du leloak uharteetako egoera.
“Europara” bidean pasabide arriskutsuenetakoa da Kanarietakoa, 2.500 pertsona baino gehiago hil dira bidean, 2020ko urtarriletik aurrera. Eta bertara heltzea lortzen dutenek ez dute panorama abegikorra topatzen. Alaitz Amundarain Kanarietan ibili da karabanarekin, eta berarekin hitz egin dugu Hizpidean.
Hainbat kontu azaldu dizkigu Amundarainek. Pasabidearen arriskuez, migratzaileek beren herrialdeak uzteko dauzkaten arrazoiez, Europaren erantzukizunaz, Frontex mugak zaintzeko agentziaren papera, Kanarietako migratzaileen egoera etsigarria… besteak beste.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Alaitz Amundarain (Mugak Zabalduz Karabana): "Kanariak, ez kartzela ezta hilobi ere"00:32:04
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!