IRUZKINA: Malen Aldalur eta Iker Tubia
Aktualitatearen iruzkina egin dute gaur Malen Aldalur eta Iker Tubia kazetariek Hizpidea magazinean. Hasier Arraiz Sortuko bozeramaileak EAEko Auzitegi Nagusian deklaratu behar zuela-eta, adierazpen askatasuna izan du hizpide Aldalurrek. Tubiak, bestalde, Javier Maroto Gasteizko alkate ohiaren txio batetik tiraka, Gasteizko mugimendu feministak eta hainbat talde antiarrazistak salatutakoaz hitz egin du: eraso matxistak eta arrazismoa ez lotzea eskatu zuten feminista eta antiarrazistek.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!