Aitziber Jimenez de Aberasturi: “Chiapas zonalde oso hezea da baina jendeak ez du ur edangarririk.”
"Já, uraren krisia Chiapasen" dokumentala estreinatuko da ostiral honetan Gasteizeko Aldabe Gizarte Etxean.
Ane Nafarrate, Ihana Iriondo eta Aitziber Jimenez de Aberasturi dira “Já, uraren krisia Chiapasen” dokumentalaren egileak. Hiru gasteiztar hauek, Chiapasen bertatik bertara pairatu zuten uraren krisia, urte luzeetako politika neoliberalen ondorioz eratorria dena. Bertan ikusi eta bizitakoa dokumentalera eraman eta ostiral honetan estreinatuko dute, arratsaldeko 19:00etan, Aldabe Gizarte etxean.
Egileetako bat izan dugu Hala Bedi irratiko 2. estudioan, Aitziber Jimenez de Aberasturi.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Aitziber Jimenez de Aberasturi: "Chiapas zonalde oso hezea da baina jendeak ez du ur edangarririk."00:09:45
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!