“Aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak” eskatu dituzte Gasteizen Torturaren Aurkako Egunean
Otsailaren 13an, Torturaren Aurkako Egunean, elkarretaratzea deitu du Sortuk Gasteizen, “aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak” exijitzeko.
1981. urtean Joxe Arregi Espainiako poliziak torturatu eta erail zuen. Ordutik, egun seinalatua da Euskal Herrian otsailaren 13a. Arregiren heriotzatik 40 urte betetzen diren honetan, hamarnaka gasteiztar bildu dira Arka plazan egindako elkarretaratzean, “torturaren aitortza” exijitu, “erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak” eskatzeko.
Deitzaileek azpimarratu dute Euskal Herrian 5657 tortura kasu izan direla 1960-2014 urteen artean. Gasteizko zenbakiei erreparatuz, 198 izan dira gorputz polizial ezberdinen eskutik torturak jasan dituzten herritarrak. Horietako bat izan zen Unai Romanoren kasua, esaterako.
“Torturaren errealitateak ardurak onartu eta argitzea eskatzen du, bera posible egin eta denboran iraunaraztea arduradun politiko, insituzional, polizial, mediku, judizial eta mediatikoen inplikazio zuzena izan duen neurrian”, azpimarratu dute.
Horregatik, “torturaren egia argitara eramatea” beharrezkotzat jo dute, “herri honek bake eta askatasun agertoki berri batetara aurrera egiteko”.
Argazki galeria
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!