A
Larunbatean musika eta politika uztartuko dituen jaialdia ospatuko da Errekaleorren.
Datorren larunbatean, urtarrilaren 18an, “Musika & Politika” jaialdia ospatuko da Errekaleor Auzo Askean. Bertan mahai-inguru bat egonen da eta hori dinamizatuko duen Aitor Bizkarrarekin izan gara Hizpidean arte adierazpenek eta politikak dauzkaten loturen inguruan mintzatzen.
Agertutako ideien artean, konpromezu artistikoa, horren funtzioa, artelanen mezuen nolakotasuna eta gai politikoak islatzeko erabiltzen diren baliabide estilistikoak aipatu daitezke.
Jaialdiari dagokionez, 12:00etan izanen da mahai-ingurua. 14:00etan, bertso bazkaria egongo da (tiketak salgai daude Amalur eta Hala Bedi tabernetan) eta 18:00etatik aurrera, kontzertuak izango dira Errekaleorreko Gaztetxean. Igitaia, Sofokaos, Aurrez Aurre, Takedown, Habemus Papam, Eterns eta Istilu taldeak igoko dira oholtzara.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!