Aintzane Ariztegi (Aroztak): “Horrelako pelotazo urbanistiko bat ekartzeak turistifikazio prozesua azkartuko luke, Baztan Benidorm bilakatzea”
Apirilaren 16tik kanpaldia egiten ari dira Aroztegia proiektua eraiki nahi duten lekuan.
Lekarozen luxuzko hotela, golf zelaia eta 228 etxebizitzako urbanizazioa eraiki nahi dute “Aroztegia” proiektuaren baitan, eta kontrakotasun asko sortu du Baztango herritarren aldetik. Bertako herritarren gehiengoa proiektuaren aurka agertu da, baina Nafarroako Gobernuak kendu egin zion Baztani proiektuari buruz erabakitzeko eskumena, interes orokorreko proiektu bat dela argudiatuta, eta Nafarroako Gobernuak du orain erabakitzeko aukera.
Proiektuak aurrera darrai, eta herritar talde batek ‘Aroztak’ taldea sortu zuen egitasmo honen aurka egiteko. Beste hainbat ekimenekin batera, joan den ostiralean kanpaldia hasi zuten Aroztegia eraiki nahi duten lekuan bertan. Guardia Zibilaren bisitak jaso dituzte, baina bertan jarraitzea lortu dute, eta kanpaldi mugagabea izango dela adierazi dute, proiektua bertan behera gelditzea lortu arte.
Aintzane Ariztegi Aroztak ekimeneko kidea da eta Hizpidean hitz egin dugu berarekin gaur. Aroztegia proiektuak dakartzan arriskuak azaldu dizkigu, izandako bilakaera kontatu eta proiektuaren aurka burutu duten kanpaldia aldarrikatu du, besteak beste.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Aintzane Ariztegi (Aroztak): "Horrelako pelotazo urbanistiko bat ekartzeak turistifikazio prozesua azkartuko luke, Baztan Benidorm bilakatzea"00:22:36
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!