Ainhoa Etxaide (LAB): “Confebask da patronalik beligeranteena, lan-erreformari dagokionez”
Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusia izan da gaur Araba hizpide magazinean, Gasteizko Ernaik bihar arratsaldeko 18:00etan gaztetxean antolatu duen hitzaldia aitzakia hartuta. Hainbat gai hartu ditu hizpide Etxaidek: lan-erreforma, patronalaren jokabidea, prekaritatea… Guztiak ere biharko hitzaldian jorratuko dituenak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!