Ainhoa eta Igor (Ongi Etorri Errefuxiatuak): “Jendeak Gasteiza iristea lortzen dutenean, gizarte zerbitzuen erantzuna da: Tori 8€, eta joan zaitez beste hiri batera”
OEEAtik bi elkarretaratze deitu dituzte salatzeko Gasteiz ez dela Harrera Hiria.
Gizarte larrialdi zerbitzuek etorkinei ematen dieten tratamendua eta inmobiliaria enpresen filtro arrazista eta klasistak salatzeko kanpaina jarri dute martxan Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba elkartetik.
Horretarako bi elkarretaratze deitu dituzte. Bata gaur, Apirilaren 16an, 18.30etan San Antonio kaleko 10. zenbakian, Gizarte Larrialdietarako zerbitzuaren aurrean. Bigarrena astelehenean, apirilak 19, 18.30etan Andra Mari Zuriaren Plazan, inmobiliaria ezberdinei bisita egiteko.
Ainhoa Garagarza eta Igor Muñoz izan ditugu gaur Hizpidean, OEEAko kideak biak. Haiek azaldu digute Gasteizen etorkinek eta behartsuek bizi duten egoera, eta deialdietan parte hartzeko gonbitea egin digute.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ainhoa eta Igor (Ongi Etorri Errefuxiatuak): "Jendeak Gasteiza iristea lortzen dutenean, gizarte zerbitzuen erantzuna da: Tori 8€, eta joan zaitez beste hiri batera"00:10:18
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!