Ainhoa Bilbao: “Gero eta jende gehiagok jotzen du bidezko merkataritzara, ohikoaren alternatiba gisa”
Gasteizko 14 saltokik bat egin dute Bidezko Merkataritzaren ibilbidearekin: ‘Zeroz biderkatu’ kanpainaren bitartez, bidezko merkataritzako produktuak dituzten establezimenduak agerian jarriko dira, eta hiru saski zozkatuko dira horrelako produktuak kontsumitzeagatik, bi lokalen zigilua lortzen dutenen artean. Bide bidean, Setem, Oxfam eta Medicus Mundi erakundeek osatzen dute Gasteizko Bidezko Merkataritzaren Partzuergoa, eta pozik agertu dira, gero eta jende gehiagok ezagutzen duelako bidezko merkataritza.
-
Hizpidea: Ainhoa Bilbao: "Gero eta jende gehiagok jotzen du bidezko merkataritzara, ohikoaren alternatiba gisa"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!