Ainhoa Astigarraga (Eskola Publikoaren Aldeko P.): “Segregazioa eta klase sozialen banaketa betikotu nahi dituzte”
Ostegun honetan Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran atzera bota zen eskola segregazioaren aurka egiteko aurkeztutako Herri Ekimen Legegilea, PSE, PP eta EAJren botoekin. Horrela, atea itxi zitzaion 17.000 sinadura bildu dituen ekintza partehartzaile honi.
Ainhoa Astigarraga izan dugu gaur Hizpidean. Eskola Publikoaren Aldeko Plataformako kidea da bera, eta Zubiak Eraikiz plataformak abian jarritako ekimen hau laguntzen ibili dira haiek. Ainhoak salatu du segregazioaren aurka hitzez denok ados agertzen badira ere, ekintzetan ondoren kontrakoa sustatzen dutela. PSEren iritzi aldaketa salatu du, berez HELaren alde agertu baitziren hasieratik, eta azken momentuko aldaketen ondorioz aurreikuspenen aurka ezezkoa eman dio legebiltzarrak lege proposamena eztabaidatzeari.
Hezkuntza sistemak dauzkan arazoez eta hauek gainditzeko hartu beharreko bideez aritu gara Ainhoarekin. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ainhoa Astigarraga (Eskola Publikoaren Aldeko P.): "Segregazioa eta klase sozialen banaketa betikotu nahi dituzte"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!