Ainara Pujana Belar (EHNE): “Ez da momentu lausoa eta elkartasuna eman behar dugu”
"Descolonizar Europa. Ensayos para pensar históricamente desde el Sur" liburuaren aurkezpen bira hasiko da gaur, Iruñean.
Gaur hasiko da Javier García Fernándezek argitaratu berri duen “Descolonizar Europa” liburuaren aurkezpen bira Euskal Herrian zehar. Honen harira, Andaluziako langileen egoeraz mintzatzeko aprobetxatu dugu, Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunako Ainara Pujana Belarrekin.
Alde batetik, 2012an SAT Sindikatuko kideek burututako ekintza planteamenduaren baitan Mercadona eta Carrefour-en aurrera eramandako ekintzaren epaiketaz mintzatu gara, datorren otsailaren 12 eta 13an eginen dena. SATeko 20 kide dira epaituko dituztenak, zeintzuei guztira 30 urteko kartzela zigorra eta 14.000 eurotako fiantza eskatzen dieten. Honen gastuei aurre egiteko, crowfunding kanpaina bat abiatu dute.
Bestetik, Cerro Libertad-eko egoeraz mintzatu gara, honen ibilbideaz, aurtengo uztaren urritasunaz eta horren kausez.
Bukatzeko, Javier García Fernándezen liburu aurkezpen biraz mintzatu gara, gaur, urtarrilak 21, Iruñean hasiko dena eta Donostia eta Bilbotik pasa eta gero, Gasteizen bukatuko dena, urtarrilaren 24an, Zapateneon, arratsaldeko 18:30etan.
Elkarrizketa guztia hemen entzungai:
-
Hizpidea: Ainara Pujana Belar (EHNE): "Ez da momentu lausoa eta elkartasuna eman behar dugu"00:13:24
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!