Aiaraldeko Mugimendu Feministak argi utzi du: “Justizia gure eskuetan hartzera goaz”
Mobilizazio jendetsua egin zuen ostiral iluntzean Aiaraldeko Mugimendu Feministak azken asteetan gertatutako eraso matxistak arbuiatzeko.
Ehunka lagun atera ziren Urduñako kaleetara hiri horretako eta Amurrioko hainbat neska gaztek azken asteetan jasan dituzten eraso matxistak gogor salatzeko. Erasotzailea Urduñako mutil gazte bat dela adierazi du Aiaraldeko Mugimendu Feministak, “neska gazteak kaletik jarraitu eta iraindu ditu eta haien aurrean masturbatu egin da”.
Eraso hauek kasu isolatutzat ez ulertzeko mezua zabaldu dute eragile feministek, “bizi garen jendartearen antolaketa sexista ahalbidetzen duen indarkeria delako”.
Honen aurrean geldirik egongo ez direla adierazi dute, “apustu ausartak egiteko garaia dela” eta horrelako erasoei “autodefentsa feministaz” erantzungo dietela.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!