Aiaraldeko Ekintzen Faktoria zabalduko dute larunbatean
Igandean jai feminista ez mistoa antolatu du Aiaraldeko ildo feministak.
2017an, Aiaraldeko sarean parte hartzen duten bazkideen laguntzarekin, pabilioi bat erosi zuten Laudion, eta bertan lanean aritu dira ordutik. Bihar, larunbatez, irekiera ofiziala egingo dute bertan, urte hauetako lanari amaiera emateko, edo inflexio puntu bat izateko gutxienez. Aiaraldeko Ekintzen Faktoria izango da pabilioi hori, eta bertan izango dute txokoa sarearen proiektu ezberdinek, elikadura burujabetzako ildoan martxan dagoen ekonomatoak, kultur ekimen ezberdinek, ildo feministaren proiektuek eta abarrek.
Igandean, maiatzak 16, jai feminista antolatu dute emakume*entzako, egitarau propioarekin Aiaraldeko ildo feministaren eskutik.
Gaur Eneritz Gonzalez izan dugu Hizpidean, eta berak azaldu digu zer izango den Aiaraldeko Ekintzen Faktoria proiektua. Orain arteko ibilbidea ere azaldu digu, dauzkaten lan ildo ezberdinak (hezkuntza, elikadura, feminismoa, kultura…) aipatu dizkigu eta gonbidapena zabaldu du asteburuko ekimenetan parte hartzeko.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!