Aiaraldea: “Artziniegako Udalak diru-laguntza kentzeak baino, gure lana auzitan jartzeak sortzen digu larritasuna”
Joan den astean Artziniegako Udalak Aiaraldeari diru-laguntza kentzea erabaki ondoren, Aitor Aspuru kazetariarekin hitz egin dugu gaiaz. EAJk agintzen du Artziniegan eta aurrekontuak onartzeko PPren zinegotzi bakarraren baldintza izan zen Aiaraldea hedabideari sosik ez ematea, ez laguntza gisa, ezta publizitatean ere. EAJk onartu egin zuen baldintza eta, horren ondorioz, Aiaraldea diru-laguntzarik gabe uztea erabaki zuen Udalean. Aspuruk adierazi du euren lana dela auzitan ipintzen ari direna eta nabarmendu du harreman onak dituztela PPrekin, oro har. Ustekabeko bisita baten berri ere eman digu, esklusiban.
-
Hizpidea: Aiaraldea: "Artziniegako Udalak diru-laguntza kentzeak baino, gure lana auzitan jartzeak sortzen digu larritasuna"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!