Aiako (Oroimenaren harra): “Ikasleek oroimen historikoaren beharra zeukaten, ezjakintasunak ekarritako enpatia falta sumatu dugu”
Koldo Mitxelena institutuko irakasle batzuek, beste hainbat pertsonekin elkarlanean, oroimen historikoa lantzeko tresna bat aurkeztu dute.
Oroimenaren harra du izena memoria historikoa lantzeko tresnak eskainiko dituen web orri berri honek. Mota askotako edukiak bildu dituzte, 1936ko altxamendua eta frankismoko garaiak landu nahi dituzten irakasleentzako eskuragarri.
Aiako izan dugu gaur Hizpidean, eta proiektu berri hau azaldu digu. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Aiako (Oroimenaren harra): "Ikasleek oroimen historikoaren beharra zeukaten, ezjakintasunak ekarritako enpatia falta sumatu dugu"00:15:36
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!