AHT Lautadatik pasatzearen arriskuez ohartarazi dute Gasteizko erdialdean
Elkarretaratze masiboa egin dute Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean, proiektuaren aurkako 7.000 sinadura aurkeztuz. Nafarroako korridorearen eta ‘Euskal Y’-ren arteko lotura Lautadan zehar egiteko aukera bertan behera eskatu dute.
Txistuak, zarata eta AHTren aurkako pankarta ugari, euskaraz eta gaztelaniaz. Hori da Gasteizko erdialdean ikusi den irudia: Lautadatik etorritako ehunka bizilagunek mobilizazio jendetsua egin dute.
“AHT-rik ez Lautada” plataformak deituta, lagun ugari bildu dira otsailaren 27ko goizean Gasteizko erdialdean. Espainiako Gobernu Ordezkaritzan 7.000 sinadura baino gehiago aurkeztu dituzte Lautadatik AHT pasatzea nahi dute proiektuaren aurka.
Zentzu honetan, alderdi ezberdinen arteko indar metaketa beharrezkoa dela azpimarratu dute, Lautadan ematen ari den ezberdinen arteko indarrak beste instituzio batzuetara estrapolatuz. Hala ere, argi utzi dutenez, ez daude trenaren aurka, proiektu honen kontra baizik: tren sozialaren aldeko apostua beharrezkoa ikusten dute.
Horren aurretik, 09:00etan, traktore ugari -50 inguru- bildu dira Araba Arenan, Gasteizko erdialderaino ibilbidea aldarrikapenez beteta egiteko. Ostean, Arabako Aldundiraino manifestazioa egin dute, Ramiro Gonzalez Arabako Diputatu Nagusiarekin biltzeko asmoarekin. Ez dute lortu ordea: “Agenda oso beteta daukat eta ezin naiz zuekin bildu”, erantzun die, manifestariek azaldu dutenez. Eusko Jaurlaritzari ere haiekin batera lan egiteko deia luzatu diote.
Nafarroako korridorearen eta ‘Euskal Y’-ren arteko lotura Lautadan zehar egiteko aukera zabaldu da azken asteotan, eta Lautadako herritarrak horren aurka antolatzen hasi ziren orain dela aste batzuk. Kalte ekologiko eta gizarte aldetikoak eragingo lituzke AHT-ren lerro berriak, eta tren soziala aldarrikatzen dute, alternatiba gisa.
Zenbait herritatik 30 metro eskasera igaroko litzateke AHT, eta horrek kalte larriak eragingo lituzke herri hauen eguneroko bizitzan. Asanblada irekiak antolatu dituzte Lautadako herrietan, eta proiektuaren aurkako alegazioekin jarraituko dute.
ELA, LAB, ESK, STEILAS eta UAGA sindikatuek, Hala Bedik, ACISAk, Lautadako ADRk, Amalur-Agurainek, Eguzkik, Ekologistak Martxanek, GADENek, Gasteiz Zero Zaborrek, Hontza Natura Elkarteak, Aguraingo Gazte Asanbladak, Aniturri Institutuko ikasle asanbladak eta Lautadako Ernaik babesa adierazi diote plataformari.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!