Ahoztar Zelaieta (Residencias S.A.): “Aurrez prestatuta zituzten enpresak pribatizazioak heldu zirenean, merkatuaren zati handiena lortzeko”
Zahar-etxe eta erresidentzien atzean dauden enpresak eta negozio ilunak aztertu ditu Zelaietak.
Ahoztar Zelaietaren bederatzigarren liburua da “Residencias S.A. Zaintzen negozioa Euskal Herrian”. Ikerketa lan honetan zahar etxe eta erresidentzietako jabe diren enpresen negozioak aztertu ditu, administrazioarekin izandako lotura ezberdinak, irregulartasun eta iruzur zantzuak eta beste asko. Isilpean pasa ohi diren kontu ilun hauek guztiek asko laguntzen dute ulertzen gero langileen eta egoiliarren egoera.
Zahar etxeak pribatizatu zirenetik kalitatea asko jaitsi dela kontatzen du Ahoztarrek, eta etekina bilatzeko logika dela gailentzen dena, beste behin ere, pribatizazio eta azpikontraten ondorioz. Gainera, administrazio publikoarekin eta bereziki EAJrekin izan diren harreman ilunen inguruan ere hitz egiten du Zelaietak.
Hizpidean izan dugu gaur Ahoztar Zelaieta, eta berak azaldu dizkigu sakonago liburuan kontatzen direnetako batzuk. Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ahoztar Zelaieta (Residencias S.A.): "Aurrez prestatuta zituzten enpresak pribatizazioak heldu zirenean, merkatuaren zati handiena lortzeko"00:39:04
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!