Aguraingo WECeko langileek hitzarmena sinatu dute, 10 eguneko grebaren ostean
WEC-eko langileek, batzarrean bildurik, hurrengo puntu hauek babestea erabaki zuten:
- Indarraldia: 2018-2021.
- Soldata-igoerak: %2,5 2018an, eta KPI+%0,5 gainerako urteetan.
- Lanaldi-murrizketa: 16 ordu gutxiago.
- Lan-erreformatik blindatzea. Aurrera-eragin mugagabea. Hitzarmena salbuesten ez uzteko klausula.
- Langile bakoitzaren kategoriaren arabera jaso beharreko diru-kopuruetan igoera nabarmen bat onartu da akordioan. Hori zen negoziazioaren helburu nagusietako bat. Kategorien araberako soldata-igoera horiek urtean 2500 eurokoak izan daitezke 39 langileentzako 2018an eta diru kopuru berdina beste 11 langileentzako 2019an.
Sindikatuek adierazi dutenez, -ELA eta LAB- “berriro ikusi dugu antolakuntzaren eta borrokaren bidez helburuak lortu daitezkeela”. Nabarmendu dutenez, “aurtengo urtea inflexio-puntua da industria-arloko hitzarmenetan, bazen garaia geurea berreskuratzeko, bazen garaia denon artean sorturiko aberastasuna banatzeko”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!