Agurainen larri zauritu zen enpresako langileek lanuzteak egin dituzte
Hala Bedik aurreratu zuenez, Agurain herrian dagoen Wind Energy Casting II enpresan, WEC taldekoa, istripu larria egon zen apirilaren 13an. Langile bati 20 tonako pieza bat erori zitzaion hankaren gainean. Etxe honek jakin duenez, langilea oso larri egon den arren -hospitaleko Zainketa Intensiboetako Unitatean-, hobera egin du azkenengo egunetan.
Honen aurrean, ELA eta LAB sindikatuek lanuzteak deitu dituzte apirilaren 25ean eta 27an “Lan istripu gehiagorik ez” lemapean. Enpresak langileen segurtasuna bermatzeko neurriak hartu ditzala exijitu dute eta hauen eskaerei kasu egiteko eskatu diote.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!