Agur eta ohore Karlos
Karlos hil da, Hala Bediko beteranoa eta urte askotan Mendian gora, mendian behera irratsaioko arduraduna. Agur eta ohore, adiskidea.
Joan zaigu aspaldiko irratiko laguna, igo du bere azken mendia eta eskalatu du egiteke geratzen zitzaion horma.
Gaur jakin dugu aspaldion gaixorik zegoela, bizitzaren sokari justu-justu oratuta zebilela azken boladan.
Hala Bedi Irratian bere konpainiaz gozatu eta bere konpromisoaz ikasi genuenok ez dugu erraz ahaztuko, “Mendian gora, mendian behera” ibiliko gara Karlos buruan, eta bere duintasuna gogoan.
Beti izango zara gurekin.
Bere omenenez Ondamendi irratsaioak 2023ko irailean bertan egindako elkarrizketa berreskuratzen dugu:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!