[AGENDA] GASTEIZKO GAZTETXEAK “PROBATU EZ DUENAK EZ DAKI ZER DEN HAU” DOKUMENTALA AURKEZTUKO DU GASTEIZEN
Gasteizko Gaztetxearen 25.urtemugaren harira grabatu zuten “Probatu ez duenak ez daki zer den hau” dokumentala hainbat gaztetxerok. Urtemugako Zaharraz Harro jai autogestionatu eta asanblearioen egitarauaren baitan aurkeztu zuten, 2014ko ekainean. Orain, dokumentalean hobekuntza batzuk egin ostean, #GaztetxeBira-ri ekin diote Gaztetxekoek: herriz herri dokumentala aurkeztuko dute.
Aurkezpen gutxi batzuk egin ostean, Gasteizen ostiral honetan ikusteko aukera izango dugu: 19:30etan Arte Eskolan. Gero, abenduaren 15ean naiz.eus-en ikusgai egongo da dokumentala. Hala ere, dokumentala nazioartera zabaltzeko asmoa agertu dute eta aurrerantzean Madrilen, Bartzelonan eta Berlinen egongo da ikusgai. Hala Bedi-n #GaztetxeBira hasi aurretik elkarrizketatu genituen Gasteizko Gaztetxeko asanbladako kideak; elkarrizketa entzungai: http://www.arrosasarea.eus/2015/11/11/25041/
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!