Absolbitu egin dute Aintzane Mendia Tubacexeko langilea
Agintaritzaren aurkako atentatua leporatu zioten Aintzane Mendia Tubacexeko langileari kaleratzeen aurkako protestetan eta fiskaltzak 15 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen zuen beharginarentzat. Astelehenean epaitu zuten Gasteizen eta ostiralean jakinarazi zuen LAB sindikatuak absolbitu egin dutela.
Tubacexeko zuzendaritzak egin nahi izan zituen 129 kaleratzeen aurkako langileen mobilizazioetan inputatua izan zen Mendia. Amurrioko epaitegien parean egin zen protestan identifikatu zuten, 2021eko ekainaren 17an. Tubacexeko hiru langilek deklaratu zuten martxoan antolatutako piketean parte hartzeagatik eta Ertzaintza babesa erakustera elkartu zen jendearen kontra oldartu zen.
Epaiketaren urreko ostegunean, azaroaren 3an, agerrladia egin zuten Bizkaiko Metaleko, PCBko, Tubacexeko eta Petronorreko langileek prozesu judiziala bertan behera uzteko eskatuz. Azaldu zuten epaiketen helburua langileak «jazartzea, kriminalizatzea eta beldurtzea da», patronalari «aurre egiteari uko egin diezaiogun».
Salatu zuten, gainera, Lakuako Gobernuak «lankidetza estua» duela estrategia horretan, Ertzaintza bidaltzen duelako «protesta legitimoak erreprimitzera».
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!