Laudioko behargin bat hil da, urte hasieratik Euskal Herrian jasotako hamargarren lan heriotzan
Laudioko bizilaguna zen Galdakaoko GHI Hornos Industriales enpresako langile bat hil da pieza bat gainera erori ostean. Urtea hasi zenetik euskal herrian gertatzen den hamargarren lan heriotza.
Laudioko bizilaguna zen behargin bat hil da gaur Galdakaon gertatutako lan heriotza batean. GHI Hornos Industriales enpresako langilea zen. Osalanek jakitera eman duenaren arabera ezbeharra eguerdiko 15:22ak aldera gertatu da, pieza bat langilearen gainean erori ostean.
Urte hasieratik Euskal Herrian gertatzen den hamargarren lan heriotza da hau. LAB sindikatuak horrelako egoerak “onartezinak” direla azpimarratu du eta “segurtasun neurri minimoak” aplikatuta ekidin zitekeela gaineratu du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!