Greba Orokorraren alde gorriz margotu zituzten Salburuako Lanbideko egoitza eta Olarizuko Mercadona
Igande gauean, gorriz margotu zituzten Salburuako Lanbideko egoitza eta Olarizuko Mercadona. Ekintzaileek urtarrilaren 30eko Greba Orokorrean parte hartzera dei egin zioten Euskal herriko langileriari.
Salburuako Lanbideko egoitza eta Olarizuko Mercadona gorriz margotu zituzten iragan igandean Greba Orokorrerako dei eginez. Hala Bedira igorritako oharrean bi toki hauek “dominazio kapitalistaren espresio” bezala ulertzen dituzte ekintzaileek eta “haien erantzukizuna salatzea” zuten helburu.
Su-itzalgailuekin margotu zituzten gorriz bi eraikinak eta urtarrilaren 30ean grebara batzeko margoketak egin ziren. Ekintzaileek Greba Orokorrean parte hartzera dei egin zioten Euskal herriko langileriari: “Borrokaren bitartez lortu izan ditu eskubideak langileriak eta borrokaren bitartez babestu eta eskubide berriak eskuratuko ditu”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!