Izan Media tailerrak antolatu zituen asteburuan Hala Bedik, herri mugimenduaren ahalduntze komunikatiboa helburu
Urtero bezala Izan Media herri komunikazio tailerrak antolatu ditu Hala Bedik. Dozenaka lagun elkartu direa Oihaneder Euskararen Etxean egindako ikastaroetara.
Komunikatzen ez dena, azken batean, ez delako existitzen Izan Media tailerrak antolatu ditu beste urte batez Hala Bedik. Herri mugimendua ahaldundu eta komunikatzeko eskura dauden herraminta desberdinak ezagutzeko aukera eskaini du aurtengo edizioak. Hedabide nagusiak gutxi batzuen eskuetan dauden garaiotan, bestelako gizarte eredu baten alde lanean gabiltzanontzat, egiten duguna behar bezala komunikatzea ezinbestekoa baita.
Bi egunez, urtarrilak 17 eta 18, bideogintzan, irratigintzan, kartelgintzan edota prentsa eta sare sozialen mundu zabalean sakontzeko parada izan dute Oihaneder Euskaren Etxean egindako tailerretara hurbildutako dozenaka lagunek.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!