Kattalin Miner (Moio: gordetzea ezinezkoa zen): “Noiz begiratuko diogu CIS pertsonok osatzen dugun normalitateari?”
Aimar Elosegiren kasuaz mintzo den liburuaren aurkezpena eginen da bihar Talkan.
Bihar, urtarrilaren 17a, arratsaldeko 18:30etan Talka Espazioan “Moio: gordetzea ezinezkoa zen” liburuaren aurkezpena eginen dute, liburuaren autorea den Kattalin Miner idazlearen eskutik. Guk ere gehiago jakin izan nahi dugu liburuaren inguruan eta horretarako Kattalin bera izan dugu Hizpidean.
Aimar Elosegi edo Moio zenaz mintzatu gara, liburua idaztea erabaki zuen momentuaz eta hori idazteko burututako ikerketa lan guztiaz. Transexualitatea eta suizidioaren gaia atera dira, baita transfobia eta gizarte binomialen ideiak ere.
Elkarrizketa guztia hemen entzungai:
-
Hizpidea: Kattalin Miner (Moio: gordetzea ezinezkoa zen): "Noiz begiratuko diogu CIS pertsonok osatzen dugun normalitateari?"00:17:55
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!